Donosskino festibalaren programazioan barne umeentzako emanaldi bat ere egongo da, Zinemakiddo, proiekzio eta animazio tailerrekin, Carambola-ren eskutik.
Carambola umeei zuzenduriko zine independiente programa bat da. Zirkuitu komertzialetatik kanpo dagoen edukiarekin, ikuspegi ireki eta sormen handiaz, umeen begirada hezitzen laguntzeko.
Tailer partehartzaile baten bitartez historioak irudien bitartez kon- tatzeko magiaz gozatu ahal izango dute txikiek, pausu erraz batzuk jarraituz.